XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), bada gidari, zuzendariak erlojuak edo ordulariak bezelakoak izan bear dute; agertzen dutena beren egintzakin adierazi egiten dutenak.

Eta agindutakoa berak lenbizi egiten duen agintaria, Jesus onaren antzekoa izango da; esaten duena egia dala bere egintzak adieraziko dute-ta.

Matsa duen arantzik ez bai dago; ez da ere ez da izango egintza gaiztoak izango dituen agintari onik.

Gidari ta erakusle onak zertan ote geiago ezagutu gentzake?.

Gai au oso entzungarria bai da pizka bat geiago zabaldu nai det.

Ontarako gogora ekarri nai dizutet kristau-ikastiak esaten diguna.

Mundu ontan zertarako ote gauden ez dakien kristaurik ez dago.

Arira ba.

Ludi ontan Jaunaren aurr onak, morroi zintzoak, mirabe leialak izan-ondoan, zerua irabazi egingo degula uste degu; ta orrtarako beintzat alegiñak egiten ditugu.

Arestian entzun dezute irrisko ta etsaiez betetako bidean ibiltzeko lagun on, leial, zintzo bat aukeratu bearr dala; ezperen (bestela) beste itxu bat zuzentzen duen itxuari gerrtatutakoa gerrtatuko zitzaigula-ta.

Gure bidean zuzen juan gaitezen baditugu eliz-agintariak; garratzak izan arren ala ere egiak garbi-garbi esaten dizkigutenak.

Badakigu auei entzun ezkero, Jaunaren naia betetzen degula.

Auxen da orain esan nai dizutedana:.